XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DESKRIBAPENA

Oiartzun ibaiak, malda bortitzeko arro-burua aurkezten du, erdi/behe-aldean leuntzen direnak, zeren eta, zona horretako arrokek jarkikortasun murritzagoa dutenez, erraztasun handiagoz higatu bait dira.

Ergoien eta Ugaldetxo arteko haran-tartean, ibaiaren uhertz biak beha daitezke, bai eta laugune-multzoak ere, batzutan mailakatuak, zabalera maximoz hamarreko metro batzu dituztenak, eta ibilguarekiko paraleloki garatzen direlarik.

Terraza flubialen deposituei dagozkie, eta funtsezki harkazkar, harea eta buztinez osoturik daude, aurretik ibaiak garraiatu zituelarik.

Forma-mota horiek, batikbat ibaien behe-ibilguan eratzen dira, malda gutxiko zonetan, non, sedimentazio-prozesuak nagusi diren arren, haran-hondoa higatzen duten episodioak ere gerta bait daitezke.

Kuaternarioan zehar (gutxi gorabehera azken 1,6 milioi urte) itsas maila beheratuz joan da, fluktuazioz baina polikinaka, egungo posiziora heldu arte.

Aipaturiko maila, ibaietarako oinarri-maila edo minimoa denez, beroriek, itsas mailaren posizio diferenteetara adaptatu dituzte beren soslaiak.

Bestalde, euriztapenaren fluktuazio klimatikoek, sedimentu-ekarpen handiago edo txikiagoko garaiak ondorioztatu dituzte, hauetan sedimentazioa edo erosioa nagusitu delarik, orokorrean ibaien ohantzearen mailaren gaineko aldaketak ondorioztatuz.

Arbelak. PALEOZ. / Konglomeratu eta harearriak. B-KRET. / Harearri eta konglomeratuak. TRIAS. / Harea legar eta buztinak. / Terraza-deposituak. / Pleistozenoa. / Buztin, igeltsu eta ofitak. TRIAS. / Limo, buztin eta legar batzu. / Kolubioiak. / HOLOZENOA. / Kararri eta margak. JURAS. / Harea, legar eta buztinak. / Egungo alubialak. HOLOZENOA